Abian da Nafartarrak taldekoen zikloa. Asteartean hasi zuten “Irunberri 1990: gure herriaren metafora bat” liburuaren aurkezpenarekin. Atzo izan zuten bigarren hitzordua; “Krutwig. Bere mendeurrenean berrirakurtzen” liburu biografikoaren aurkezpena zuten iragarria.
Jardunaldi eguna iragarri dute larunbaterako.
Nafartarrak taldekoen zikloa
Urriak 30-azaroak 6
18:00-20:00 Erakusketa Sutegin.
Azaroak 4, larunbata
10:00 Jardunaldia Sutegiko auditorioan.
Bi hitzaldi:
“Banu Qasi Vascones islamizados”
Hizlaria: Jose Luis Orella Unzue.
Hizkuntza: gazteleraz.
Zehaztasunak: “Iruñeko erresumaren jatorrian, familia handi baten presentzia eta eragina agertzen da: Banu Qasitarrak, baskoi islamizatuak, Eneko Aritzaren zuzeneko ahaideak eta Casioren seme-alabak, erromatar arbasoen leinu baten ondorengoak. Euren botereari eta Kordobako kalifekin zuten loturari esker, laguntza garrantzitsua eman zioten nafar erresumari, hasieran eta etsai frankoen aurkako borrokan”.
“Errozabal/Orreaga 824 ko gudua”
Hizlaria: Beñi Agirre Oiartzabal.
Zehaztasunak: “Orreagakoa ez zen bataila bakarra izan. Errozabalen hamaika aldiz jokatu ziren gudaldiak, azken hiruak erabakigarriak; mugarria, 824an, Eneko Aritza buruzagia zorutik altxa zutenean”.
12:00 Mahaingurua Sutegiko auditorioan: Iñaki Idigoras, Iñigo Larramendi eta Angel Rekalde.
Moderatzailea: Mentxu Zorita.
Zehaztasunak: “Orreagako batalla irabazi ondoren, Iruñeko erresuma gauzatzen da. Nafarroa eta euskaldunen independentziaren jatorria. Ze balore dauka gaur egun horrek? Ze esanahi ematen diogu? Zer dakigu? Noraino ulertzen dugu gure izatearen oinarrian dagoela, mila urtez herri librea izatea eta esparru propioa edukitzea: hizkuntza, kultura, identitatea, lurraldea... garatzeko”.
Azaroak 6, astelehena
19:00 “Galeuzca, La Periferia contra el Páramo” liburuaren aurkezpena Sutegi udal liburutegian, Xosé Estévez egilearen eskutik.
Zehaztasunak: “Galizia, Euskal Herria eta Katalunia, 3 nazioen arteko akordio politikoak XX mendean zehar jasotzen ditu aipatu liburuak”.
Sarrera: doan.
Antolatzaileak: Nafartarrak eta Usurbilgo Udal liburutegia.