Mundualdia

Munduan barrena jolasean aritu dira Zirimarakoak

Noaua Aldizkaria 2023ko aza. 4a, 15:44

Munduko jolasetan parte hartu eta primeran pasa dute goizean, Zirimarakoen, Gaztelekukoen eta aisialdiko begirale izateko ikastaroa egiten ari direnen eskutik.

Mundualdia goizean hasi dute, irudiotan ikus dezakezuen moduan gogotik jolasean. Munduko jolasak frontoira ekarri dituzte, eta hala, herrialde ezberdinetan barrena bidaiatzeko aukera izan dute hitzorduan parte hartu duten haur, gazte eta helduek, pilotalekutik mugitu ere egin gabe.

Zirimarako eta Gaztelekuko kideek nahiz aisialdiko begirale izateko ikastaroa egiten ari direnek lankidetzan antolaturiko familia giroko plan ederra egin dute larunbat goiz euritsu honetan.

Irudiotako hauxe duzue jatorri aniztasuna erdigunean jarriko duen Mundualdiari ekiteko prestatu duten lehen ekintza.