Mundualdia

Dantza erritmo biziak Senegalgo Ndank-Ndank taldearen eskutik

Noaua Aldizkaria 2023ko aza. 4a, 20:30

Bergaratik etorritako Senegalgo musika taldeak borobildu du aurtengo Mundualdia.

Bergarako Ndank-Ndank elkartetik etorritako senegaldarren doinu eta dantzarako erritmo biziek borobildu dute aurtengo Mundualdia. 

Antolatzaileen, sukaldari lanetan jardun dutenen eta orohar, gaurko Mundualdia ahalbidetu duten guztiak eskertu dituzte emanaldiaren hasieran, euskaraz. Dantza batean jarri dituzte, oholtza gainean haiekin batera festa giroan batzera gonbidatu dituzten bertaraturikoak.

Senegaldarrez eta euskaldunez osatutako irabazi asmorik gabeko elkartea da Ndank-Ndank. "Bi komunitateen arteko elkarrekintza eta komunikazioa bultzatzen dugu, kulturartekotasun balioa goraipatuz. Elkarrekin lankidetzan Senegalgo Dionewar herrian proiektu desberdinak aurrera eramaten ditugu".