Ordua: 10:30.
Tokia: Potxoenea.
Zehaztasunak: "Usurbilgo Kulturgunean ikasturte berriari ekin diogu eta zure beharra daukagu‼️ Ikasturte berriko erronka eta proiektuak elkarrekin aukeratu eta lanean jarraitu nahi dugu zure laguntzarekin. Guretzat oso garrantzitsua da herrian ikuspegi orokor batetik lana egitea eta horretarako ahalik eta kultur eragile gehienak bildu nahiko genituzke. Usurbilgo kultur ekosistemaren parte bazara edo izan nahi baduzu eta herriko kultur zaletasunari ikuspegi berri batetik begiratu nahi badiozu kulturgunean aurkituko duzu lekua".
Izen-ematea: azaroaren 11ko dinamikara edo dinamika ostean egingo den elkar gehiago ezagutzeko bazkaritara joateko izena azaroaren 8a baino lehen eman usurbilgokulturgunea@gmail.com helbidean.
Deitzailea: Usurbilgo Kulturgunea.