Asteburuan Andorran jokatu den dardoen Europako txapelketan parte hartu du amateur
mailan Usurbilgo ordezkaritza batek; Aitzaga eta Xarma tabernetako taldeek hain zuzen. Haiez gain, Yolanda Fernandezek eta Joseba Unanuek epaile gisa jardun dute.
Unanuek NOAUA!ri berri eman dionez, bosgarren postuan sailkatu dira usurbildarrak Andorran. “Aitzaga eta Xarma tabernako jokalariek bikain jokatu dute eta TOP8an sailkatu dira 128 talderen artean”.
Emaitza hauekin, “oso pozik direla aitatu digu Imanol Vitoricak eta datorren txapelketan parte hartzeko gogoz daudela. Datorren urtean, Zaragozan (espainiar estatua) ospatuko da Europako txapelketa eta bertarako prestatzen” hasiak direla gaineratu dute. Zorionak!