Hitz Aho

"Gatazka: ataska edo aska" ikuskizuna etzi

Noaua Aldizkaria 2023ko aza. 6a, 08:58

Hitz Aho Udarregi ikastolako guraso elkarteak asteazkenerako Sutegin antolaturiko ikuskizunerako sarrera doakoa izango da.

Antzerkia, musika, umorea tartekatuko ditu Hitz Aho Udarregi ikastolak etzirako, azaroaren 8rako antolatu duen “Gatazka, ataska edo aska?” emanaldiak. 

“Gatazka: ataska edo aska” ikuskizuna helduentzat
Eguna: azaroak 8, asteazkena.
Ordua: 17:30.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: Harremanen kudeaketan oinarrituriko ikuskizuna.  “Nerea Mendizabal psikopedagogoak eta Itziar Saenz De Ojer "Pituxa" pedagogoak harremanen inguruan hausnartzeko begirada umoretsua duen kantu eta elkarrizketa saioa eskainiko dute. Komunikazio ez bortitzaren ikuspegia antzerki, umore, musika eta edukiekin nahastutako ikuskizun dibertigarri honek edonorentzat esanguratsuak zaizkigun egoeretatik askatzeko arintasuna eskaini nahi da”.
Antolatzailea: Hitz Aho Udarregi ikastolako guraso elkartea.