Usurbil Palestinarekin

Ikastetxe eta lantegietan ere mobilizatu dira

Noaua Aldizkaria 2023ko aza. 7a, 20:15

Palestinar herriari elkartasuna adierazi eta haien aurka Israel eragiten ari den genozidioaren aurka mobilizatu dira gaur ikastetxe eta lantegietan.

Gaur hilabete uneoro berriz ere Palestinara begira jarri ginenetik. Israel Palestinan eragiten ari den genozidioaren harira, Gernika-Palestina Deialdi Herritarrak mobilizazio eguna iragarria zuen astearte honetarako, urriaren 7rako. Iluntzeko 19:00etan Euskal Herriko udaletxe atarietan biltzeko deia egina zuten. Aurretik, ordea, goiz partean, gauza bera egiteko gonbita egina zien ikastetxeei eta lantegiei. Palestinari elkartasuna adierazi, Gazako sarraskia geratzea eskatu eta konponbide politikoaren alde egiteko Euskal Herri mailako deialdiarekin bat egin dute udalerri honetan ere.

Bi adibide lerrootan; batetik, Michelin lantegiko langileek eginiko mobilizazioa. "Michelinen ere, sarraskia geratu! Palestina askatu!" galdegin dute. Bestetik, Udarregi ikastolako irakasleek ere beste hainbeste egin dute ikastola atarian. Palestinako banderak eta gaurko Gernika-Palestina Deialdi Herritarrak eginiko deialdiaren kartelak eskuartean zituztela atera dute ondoko talde argazkia.