Usurbildarrak bosgarren izan ziren Europako Dardo Txapelketan

Noaua Aldizkaria 2023ko azaroaren 8a

Aitzaga eta Xarma tabernetako taldeak Andorran izan ziren asteburuan. Bertan jokatu zen amateur mailako Europako Dardo Txapelketa. Bosgarren postuan sailkatu ziren.

Dardo jokalariez gain, "Yolanda Fernandezek eta Joseba Unanuek epaile gisa jardun zuten". Unanuek NOAUA!ri berri eman dionez, bosgarren postuan sailkatu ziren usurbildarrak Andorran.

TOP8an

“Aitzaga eta Xarma tabernetako jokalariek bikain jokatu dute eta TOP8an sailkatu dira 128 talderen artean”. Emaitza hauekin, oso pozik daudela azaldu digu Imanol Vitoricak, eta datorren txapelketan parte hartzeko gogoz daudela. "Datorren urtean Zaragozan ospatuko da Europako Txapelketa eta dagoeneko prestatzen hasiak gara”.