Tren zerbitzu bereziak igandeko Behobia-Donostiarako

Noaua Aldizkaria 2023ko aza. 9a, 08:00

Behobia-Donostiako lasterkariei joan etorria errazteko tren zerbitzu bereziak iragarri ditu Euskotrenek azaroaren 12rako.

Milaka lasterkari batuko dituen 20 kilometroko 58. Behobia Donostia proba ezaguna antolatu dute iganderako, azaroaren 12rako. Abiapuntura, Behobiara joateko tren zerbitzu bereziak iragarri ditu Euskotrenek. Batetik, Zarauztik 7:51n eta 8:51n abiatuko diren bi tren zerbitzu, Usurbilera 8:07an eta 9:07an helduko direnak. Adi, Euskotrenetik adierazi dutenez, zerbitzu bereziok antolatu dituzte "bidaiariak Ficoba/Iruneraino eramateko, Amaran ohiko tren aldaketa egin beharrik gabe".

Hauez gain, 8:24an eskainiko da igandeetako ohiko lehen zerbitzua, hurrengoa 9:24an Amararaino. Gero, Behobiara joateko tren aldaketa egin beharko litzateke Donostiako aipatu geltoki horretan.

Zubietatik gertu, Lasarte-Oriatik ere, Euskotrenetik aditzera eman dutenez, "trenak 30 minuturo egongo dira, eta 7:40an zerbitzu gehigarri bat egongo da".

Informazio gehiago behar duenak dei dezala 944 333 333 telefono zenbakira edo euskotren.eus atarian sartu. "Euskotrenek azaroaren 12an trenez joango direnei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko Euskotrenen APP ofizialean eta www.euskotren.eus webgunean".

Igandeko probari buruzko informazio zabala aurkituko duzue, bestalde, behobia-sansebastian.com atarian.