Ikasturte hasierako ekitaldira batzeko deia egin du Usurbilgo Kulturguneak

Noaua Aldizkaria 2023ko aza. 10a, 08:55

Ikasturte hasierako hitzordua deitu du Usurbilgo Kulturguneak azaroaren 11rako; lehenbizi dinamika bat egingo da Potxoenean eta segidan bazkaria. Bilgunera batzeko deia egin dute.

2023-24 ikasturteari ekin diola berri eman du Usurbilgo Kulturguneak. Aurrera begira, bidelagun berriak erakarri nahi dituzte. "Guretzat oso garrantzitsua da herrian ikuspegi orokor batetik lan egitea eta, horretarako, ahalik eta kultur eragile gehienak bildu nahiko genituzke", ohartarazi dute. Hortxe, beraz, Kulturgunetik plazaraturiko gonbita. "Usurbilgo kultur ekosistemaren parte bazara edo izan nahi baduzu eta herriko kultur zaletasunari ikuspegi berri batetik begiratu nahi badiozu, Kulturgunean aurkituko duzu lekua".

Ikasturte berriari ekiteko hitzordua iragarri dute larunbaterako, azaroaren 11rako 10:30etan Potxoenean. Segidan, bazkaritarako bilduko dira. Ekintza hauetan parte hartu nahi dutenek asteazken hau, azaroaren 8a baino lehen eman behar zuten izena usurbilgokulturgunea@gmail.com helbidean.


Usurbilgo Kulturgunearen oharra

Kaixo Kulturzale
 
Usurbilgo Kulturgunean ikasturte berriari ekin diogu eta zure beharra daukagu‼️
Ikasturte berriko erronka eta proiektuak elkarrekin aukeratu eta lanean jarraitu nahi dugu zure laguntzarekin. Guretzat oso garrantzitsua da herrian ikuspegi orokor batetik lan egitea eta, horretarako, ahalik eta kultur eragile gehienak bildu nahiko genituzke.
 
Usurbilgo kultur ekosistemaren parte bazara edo izan nahi baduzu eta herriko kultur zaletasunari ikuspegi berri batetik begiratu nahi badiozu, Kulturgunean aurkituko duzu lekua.
 
Gerturatu zaitez hurrengo larunbatean, azaroak 11, goizeko 10:30ean Potxoeneara ikasturte berriari hasiera ematera.
 
Dinamikaren ondoren, bazkari bat egingo dugu elkar gehiago ezagutzeko, bi ekintzetako batera gerturatuko bazara, bidali mezu bat hurrengo asteazkena baino lehen usurbilgokulturgunea@gmail.com helbidera.
Zuen zain egongo gara.
 
Jarrai dezagun kultura sortzen, egiten eta eragiten.