Eskumen gehiago Tokiko Gobernu Batzarrak

Noaua Aldizkaria 2023ko aza. 13a, 08:00

Dekretu bidez alkatetzak Tokiko Gobernu Batzarrari hainbat eskumen eskuordetu dizkiola ohartarazi du iragarki bidez Usurbilgo Udalak, astelehen honetako, azaroaren 13ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO).

Usurbilgo Udalak gaurko, azaroaren 13ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren (GAO) bidez berri eman duenez, Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak eskumen gehiago izango ditu aurrerantzean. "Usurbilgo Udaleko alkateak 2023ko azaroaren 2an emandako 2023/1089 zenbakidun dekretu bidez Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetu dizkio bere hainbat eskumen", dio Udalak gaurko GAO-n argitaraturiko iragarkiak. Eskumen hauek hain zuzen:

Alkateak Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetutako eskumenak

1.    Obra handietarako baimenak, sailkaturiko jardueren baimenak eta lehen erabilpenekoak ematea.

2.    Urbanizazio-proiektuen onarpena.

3.    Udalbatza Plenoaren eskuduntzakoak ez diren hirigintza izaerako hitzarmenak onartzea eta jarraipen bat egitea.       

4.    Tokiko Gobernu Batzarrak esleitutako obra, zerbitzu, eta orokorrean, organo honek esleitutako hitzarmenen ziurtagiri eta kitapenak onartzea.

5.    Gastuak baimendu eta erabili; beti ere kopurua, Udal Aurrekontuaren errekurtso arruntetik %5-a baino gorakoa denean eta %10-a baino gorakoa ez denean.

6.    Edozein motatako kontratazio eta emakidak egin; beti ere kopurua, Udal Aurrekontuaren errekurtso arruntetik %5-a baino gorakoa denean eta %10-a baino gorakoa ez denean.

7.    Ondasunak eta eskubideak erosi; beti ere kopurua, Udal Aurrekontuaren errekurtso arruntetik %5-a baino gorakoa denean eta %10-a baino gorakoa ez denean.

8.    Udal Ondasunak saldu; beti ere kopurua, Udal Aurrekontuaren errekurtso arruntetik %5-a baino gorakoa denean eta %10-a baino gorakoa ez denean.

9.    Enplegu Eskaintza Publikoa onartzea.