Udazkena Liburutegian

"Mari-Xor" liburuari buruzko irakurketa-solasaldia gaur Yolanda Arrietarekin

Noaua Aldizkaria 2023ko azaroaren 15a

Gaztetxoei zuzenduriko saioa, "Udazkena Liburutegian" zikloaren baitan programatu du Sutegi udal liburutegiak gaurko, azaroaren 15erako. Hurrengo asteetarako ekitaldi gehiago iragarri ditu.

"Udazkena Liburutegian"
Azaroak 15, asteazkena
18:15 Irakurketa solasaldia.
Zehaztasunak: "Mari-Xor" liburuari buruzko irakurketa-solasaldia bere egile Yolanda Arrietarekin.
Iraupena: ordubete inguru.
Nori zuzendua: 9-11 urte artekoei.
Sarrera: doan.
Oharra: liburua eskuragarri duzue Sutegi udal liburutegian.

Azaroak 21, asteartea
19:00 “Vuelta al Pais de Elcano” Liburuaren inguruko hitzaldi-solasaldia Ander Izagirre idazlearen eskutik.
Nahi izanez gero, liburua eskuragarri Sutegi Liburutegian.
Iraupena: ordu eta laurden inguru.
Sarrera: doan.

Azaroak 28, asteartea
19:00 “80 amandre” helduentzako ipuin kontaketa saioa.
Sarrera: doan.
Iraupena: ordubete inguru.
Antolatzaileak: Sutegi udal liburutegia eta Udal Parekidetasun Saila.

Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.