Hainbat urteetan jaiotako herrikideek zenbait bazkari antolatu dituzte

Noaua Aldizkaria 2023ko aza. 15a, 08:00

Hainbat bazkari egingo dituzte asteotan, urte ezberdinetan jaiotako herrikideek. Hitzorduotan izen-emateko deia egin dute.

1945ekoen topaketa Artzabalen 
1945. urtean jaiotakoentzat bazkaria antolatu dute. Ohar hau bidali digute: "1945. urtean jaiotakoen bazkaria antolatu dugu azaroaren 19an igandea, Artzabalgo jatetxean. Izen emateko 645 711 033 telefonora deitu behar da. Izen emateko azken eguna azaroaren 14a izango da".

1959an jaiotakoen bazkaria
1959an jaiotakoek ere iragarri dute beren ospakizun-eguna: azaroaren 18a. Bazkalaurretik ordea, argazkia aterako dute Bordatxo tabernaren atarian, eguerdiko 13:00ean. Topaketa honetan izena emateko honako telefono zenbakira deitu behar da: 659 139 073.

1972an jaiotakoen bazkaria
Azaroaren 18an, larunbata, 14:30etan Urnietako Oianumen elkartuko dira. Izena azaroaren 16a baino lehen eman beharko da. 50 euroko ordainketa egin beharko da Rural Kutxako kontu zenbaki honetan eta ordainketa egiterakoan nork bere izen-abizenak zehaztea eskatu dute. Honatx kontu zenbakia:
ES 15 3008 0259 1750 4249 4822

1973. urtean jaiotakoen kinto bazkaria
"1973an jaio ginenok aurten 50 urte borobil beteko ditugunez, bazkari batez ospatzea erabaki dugu. Azaroaren 25ean Atxega jauregian elkartzekotan gara eta zu ere bertaratzea gustatuko litzaiguke. Izena emateko azken eguna: azaroak 15. Izaro (658 744 904) edo Joseba (661 122 568)".