errigora

Errigorako 14.000tik gora saski saldu dira

Noaua Aldizkaria 2023ko azaroaren 15a

Errigorako kudeatzaileek 14.000tik gora saski banatuko dituzte hurrengo egunetan. Honi esker, Nafarroa erdi eta hegoaldeko euskalgintzak 185.000 euroko diru ekarpena jasoko du.

"Bete-betea izan da aurtengo Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka. Zorionak eta eskerrak Errigoraren parte garen/zareten/diren orori!", bideo honen bitartez aditzera eman dutenez. "Honenbestez, 10 urteko kanpainek emana  euskalgintzarako, 2 miloi eurotara iritsi da".

14.000 saski horietatik, 66 saski Usurbilen saldu dira.