Asteburuan bertan behera utzitako eskubaloi partidetako baten hitzordua finkatu dute

Noaua Aldizkaria 2023ko aza. 15a, 08:37

Usurbil K.E.-ko senior nesken taldeak azaroaren 26an jokatuko du pasa den asteburuko partida.

Usurbil Kirol Elkartetik heldu zaigun oharra segidan. Julen Lejardi Araolaza gaztearen heriotza tarteko, eskubaloi taldeen bilguneak Eragin Orio zein BM Corazonistas taldeen aurka jokatzekoak zituzten senior neska eta mutilen asteburuko neurketak bertan behera utzi zituen.  

Usurbil K.E.-tik azken orduotan ohartarazi dutenez, senior nesken partidaren hitzordu berria finkatu dute. Usurbilgoen eta Oriokoen arteko neurketa azaroaren 26an jokatuko dute, goizeko 11:30etan.

Lehenago, kirol hitzorduez betetako beste asteburu bat izango dugu. Honatx herriko kirol taldeek iragarri dituzten partiden berri:


ASTEBURUKO KIROL HITZORDUEN AGENDA
Eskubaloia Kiroldegian
Azaroak 18, larunbata
Oiardo kiroldegian:
10:00 Infantil neskak: Usurbil KE B - Pulpo KE 11:15 Infantil mutilak: Usurbil KE A - Mek Eibar A 17:00 Senior mutilak: Saizar Usurbil KE - Tolosa B


Futbola Haranen
Azaroak 18, larunbata
09:00 Infantil mutilak: Usurbil FT-Billabona FKE
10:30 Kadete neskak: Usurbil FT B-Oiartzun KE B
12:15 Kadete mutilak: Usurbil FT B-Arrupe Chaminade
15:30 Gorengoen jubenilak: Usurbil FT-Urnieta CD
17:45 Gorengoen mutilak: Usurbil FT-Axular

Azaroak 19, igandea
10:00-12:00
Futbol Eskola


Pilota partidak
Azaroak 17, ostirala
17:45 Usurbilen:
Infantilak, Gipuzkoako errendimentu txapelketa. Eskuz banaka (3. mailan):
Pagazpe (Oliva)-
Alde Zaharra (Rey)
Pagazpe (Usabiaga)-Alde Zaharra (Salaberria)

Azaroak 18, larunbata
11:00 Usurbilen:
Infantilak; Gipuzkoako errendimentu txapelketa. Eskuz banaka (2.maila):
Pagazpe (Alejo)-Mundarro

Kadeteak: Gipuzkoako txapelketa. Buruz buru eskuz (2. mailan):
Pagazpe (Alejo)-Behar Zana

Kadeteak: Gipuzkoako txapelketa eskuz binaka (2. maila):
Pagazpe (Aburuza-Pagola)-Murumendi