Oinarrizko lehen sorospen ikastarora animatzen denak oinarrizko ezagutza batzuk jasoko ditu, "egunerokoan topa ditzakeen arriskuei aurre egin ahal izateko baliogarri egingo zaizkionak: bihotz zein birika susperketa, zauriak, hausturak, erredurak…".
DYAk zabaldu duen oharraren arabera, ikastaroa euskaraz izango da eta bi egunez luzatuko da. Abenduaren 2an hasi eta abenduaren 3an amaituko da. Ordutegia hauxe izango da: 09:00etatik 14:00etara. Ikastaroa Usurbilen egingo da, Muna-Lurra, 26 kalean duen egoitzan.
Izen-ematea zabalik
Matrikularen prezioa 60 eurokoa da eta kontuan izan plaza kopurua mugatua izango dela. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, deitu 943 46 46 22 telefono zenbakira edo sartu www.DYAgipuzkoa.com web orrian.