Zuberoako ikastolen aldeko otarrak eskuragarri, 50. urtemuga ospakizunen atarian

Noaua Aldizkaria 2023ko aza. 16a, 08:50

Azaroaren 25ean Usurbilen ospatuko den Zuberoako ikastolen 50. urtemuga festaren atarian, gogoan izan; ikastola hauek laguntzeko otarrak eskatzeko aukera duzue.

50 urte bete dituzten Zuberoako ikastolak lagundu eta bertako ekoizpena ezagutarazi eta guztiontzako dastatzeko moduan jartzea. Helburuon bueltan antolatzen dute urtero otarren elkartasun kanpaina. Nafartarrak elkartearen eskutik heltzen da urtero Usurbila. Kanpainak 20 urte bete ditu dagoeneko. "Ipar Euskal Herrian euskarak ez du babes ofizialik. Euskara hizkuntza guttiagotua da gure lurraldean. Euskararen etxeko transmisioa Zuberoan eteten ari den heinean, Ikastolek dute euskararen transmisioa bermatzen. Zuberoan Ikastolak garatzen eta indartzen jarraitzeko Euskal Herri osoko elkartasuna ezinbestekoa zaigu", ohartarazi dute kanpainaren sustatzaileek.


Iaz, 2.200 saski saldu zituzten. Aurtengo edizioa martxan dute. Eskaerak jada ikaskoli.eus webgunearen bidez egin ditzakezue edota baita NOAUA! Kultur Elkartera joanda edo hara deituta (943 360 321), azaroaren 26ra arte. 

Kanpainak 20 urte ditu eta Zuberoako ikastolek mende erdia! Usurbilek hartueman estua izan du hango ikastolekin, eragile izan baitira hainbat herrikide. Ordutik, joan etorriko hartuemanari eutsi diote hamarkada hauetan. 50 urte bete dituzten ikastolen aldeko festa antolatu dute azaroaren 25ean Usurbilen.



Ikaskoli

3 otar aukeran
Pettara
Prezioa: 50 euro.
Produktuak: ahate gibel berrosatua, eztia, ardi gazta kiloa, bixkotx sukratuak eta pastak.

Arbaila
Prezia: 57 euro.
Produktuak: Eztia, bixkotx artisanalak, kilo erdiko bi ardi gazta, bixkotx gatzatuak, erreximenta, pastak eta tisana.

Basabürüa
Prezioa: 68 euro.
Produktuak: Xerri patea, bixkotx artisanalak, ardi gazta kiloa, xahalki axoa, lukainka idorra eta pastak.

Eskaerak: azaroaren 27ra arte, NOAUA! Kultur Elkartean edo ikaskoli.eus atarian.
Informazio gehiagorako: ikaskoli.eus



Zuberoako ikastolek 50 urte: Usurbilen ere ospatzen
Azaroak 25, larunbata:
11:30
Udarregi Ikastolan ONGI ETORRIA eta harrera Zuberoako ordezkariei.
12:00 Kale-jira herrian zehar Kantu-jirakoekin, Mikel Laboa plazatik abiatuta.
"Usurbilgo kaleetan zehar kantuan arituko dira partaideak, kantu zaharrak berreskuratuz eta berriak tartekatuz".
18:00 Musika eta dantza eta kantu emanaldia Sutegiko auditoriumean. Partehartzaileak:
  -Mixel Etxekopar eta Jean Kristian Galtzetaburu.
  -Herriko bertsolariak
 - Udarregi Ikastola
 - Orbeldi dantza taldea
Sarrera: 5€ (Egunean bertan edo, aurrez, Lizardi liburudendan)

Zehaztasunak: "Zuberoan ikastolarentzat 2023 hau ospakizunez betetako urtea izaten ari da: aurten betetzen ditu ikastolak bere 50 urteak. Usurbildik haiekin bereziki harremana daukagunok beraiekin ospatu nahi dugu urteurren borobil hau. Gaur egun bi ikastola dauzka Zuberoak, bata Atharratzen eta bestea Sohütan. Euskal Herriko beste askorekin batera usurbildarrok ere parte hartu genuen Sohütako ikastola berriaren sorreran eta geroztik parte hartzen dugu antolatzen dituzten ekintza eta kanpainetan: Ikastolaren saskien salmenta, Udiñarben udazkena Integrazio Batzordearen alde egiten dugun sagardotegi-afaria eta tartean sortzen diren gehiagotan".

Antolatzaileak: Nafartarrak Kultur Elkartea, Kantu Taldea eta Orbeldi dantza taldea.