"Eskerrik asko euskal komikigintzaren urterik emankorrenean gure lana aukeratzeagatik"

Noaua Aldizkaria 2023ko aza. 16a, 18:45

'Ni ez naiz Mikel Laboa' komikiak poz handiak ekarri dizkio Joseba Larratxeri. Bere marrazketa-lanak oihartzun handia izan du, kritika onak jaso ditu eta, hori gutxi balitz, Euskadi Literatura Saria eman diote. Atzokoan, saria eskuratu berritan egin zituen adierazpenak topatuko dituzue ondoko bideoan.

 

Sariaren berri duela aste batzuk eman zen arren, atzokoan Getxon egin zen ekitaldian eskuratu zuen garaikurra. "Eskerrik asko zoriondu nauzuen guztioi eta zorionak beste sarituei ere!", idatzi berri du sare sozialetan.

 

Komikiaren inguruko erakusketa Okendo Kultur Etxean

Atzo bertan, 'Ni ez naiz Mikel Laboa' komikiaren harira osatutako erakusketa zabaldu zuten Donostiako Okendo kultur etxean. Bertan izango da 2024ko urtarrilaren 27ra arte. Erakusketari buruzko xehetasun gehiago, esteka honetan: Okendo Kultur Etxea.