"Hiru kortse, azukre asko eta Brandy gehiegi" antzezlana igandean

Noaua Aldizkaria 2023ko aza. 17a, 08:12

Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak antolaturiko antzezlana igande honetan, azaroaren 19an Sutegin.

Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailaren ekintzak
Azaroak 19, igandea
19:00 "Hiru kortse, azukre asko eta Brandy gehiegi" antzezlana Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: “Nor naiz ni, zuk fikzionatzen ez nauzunean? 
Nor zara zu, ni fikzionatzeko baimenik ez duzunean? 
Izan gaitezke gu? 
Zer desikasi beharko genuke, nola, nondik..”

Emakume 1, emakume 2, emakume 3, kanpai hotsekin batera, puntual elkartzen dira merienda mahai baten inguruan. Tisana, pasta, azukre eta pastelitoz betetzen dituzte gorputzak, beraien egunerokotasunaz hitz egiten duten bitartean.
Ba ote dakite, beraien bizitza beste norbaitek kontatua izan dela? Zein begiradatik izan dira sortuak emakume hauek? Nork idatzi du tinta lodiz historia? Historia kontatu diguten bezalakoa da?
Nork mugitzen ditu emakume hauen kortseen hariak?".

Sarrera: doan, usurbilkultura.eus plataforman.
Antolatzailea: Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Saila.

Azaroak 28, asteartea
19:00 "80 Amandre" helduentzako ipuin kontaketa Sutegi udal liburutegian.
Zehaztasunak: helduentzako ipuin kontaketa saioa.
Sarrera: doan.
Iraupena: ordubete inguru.
Antolatzaileak: Sutegi udal liburutegia eta Udal Parekidetasun Saila.