hurbilago

'Ordaindu 20 eta eskuratu 30' deskontu-kanpaina astelehean abiatuko da

Noaua Aldizkaria 2023ko aza. 18a, 08:08

Hurbilagoren kanpaina berria datorren astelehenean abiatuko da (hilak 20). Deskontu-bonuak gertuago.eus web orrialdean jarriko dira salgai. Bezero bakoitzak hiru bonu eskuratu ahal izango ditu gehienez ere.

10 euroko deskontu-bonuak astelehenean goizean 9:00etan jarriko dira salgai. Bonu horiek gertuago.eus web orrialdearen bitartez lortu ahal izango dira. Sarean moldatzen ez denak beste aukera bat izango du. Asteazkenean, azaroak 22, Potxoenera hurbildu dadila eguerdiko 12:00etatik 14:00etara, eta bertan erosi ahal izango ditu. Aukera hau soilik asteazkenean izango da indarrean.

 

Hiru bonu, gehienez ere

Ariketa sinplea da: online erositako bonu bakoitzarengatik 20,00 euro ordaindu behar  ditu bezeroak, baina saltokian 30 euroko balioa izango du.

Bezero bakoitzak hiru bonu erosi ahal izango ditu gehienez ere, beraz guztira, bezero bakoitzak 30 euroko deskontua lortu ahal izango du.

Ekimen hauek izan ohi duten arrakasta ikusita, komeni da garaiz ibiltzea. Bonuak gertuago.eus plantaformaren bitartez eskura daitezke. Azaroaren 20an aktibatuko da kanpaina. 

 

Saltoki hauetan 

Deskontu-bonu hauek Hurbilago elkartekoak diren ondorengo establezimenduetan erabili ahal izango dira:

Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba.

Ane Ile-apaindegia.

Arruti Harategia.

Enar Estetika.

Esnaola Janari-denda.

Eskura Dietetika.

N.I. Ile-apaindegia.

Intza Ile-apaindegia.

Iratze natur-denda.

Laurok Liburu-denda.

Lizardi Liburu-denda.

Lurda Mertzeria.

Otar-Goxo.

Usurbil Optika.