Trena baliatu behar duzuenok jabetuko zineten eta bestela, adi egunotan zerbitzu honen beharra duzuenok. Zenbait aldaketa sumatuko dituzue, geltoki berriko lanengatik. Atzotik, datorren azaroaren 25era arte, "iparraldeko nasak soilik funtzionatuko du, hau da, egungo geltokiari itsatsita dagoen trenbideak. Trenbide hori erabiliko da Donostiara zein Oriora joateko".
Biharamunetik, azaroaren 26tik aurrera, bestalde, "hegoaldeko nasak soilik funtzionatuko du, “beste abisu bat eman arte”, eta, kasu horretan, bigarren eta hirugarren trenbideak erabiliko dituzte. Denbora tarte horretan, gainera, geltoki zaharrean erosi edo ezereztu beharko dira bidaia txartelak, eta hegoaldeko nasara iristeko behin-behineko sarbide berri bat egokituko dute Zumartegi industrialdetik: egungo sarbide guztiak itxita egongo dira".
Bi zerbitzu gutxiago bost egunez
Azkenik, ohi baino bi tren zerbitzu gutxiago eskainiko ditu Euskotrenek, azaroaren 20tik 24ra, "Zarauztik 7:20an eta 8:20an abiatzen diren eta Donostiara doazen trenek ez dute zirkulatuko. Barka itzazue eragozpenak" dio Euskotrenen oharrak. Ohar horren arabera, Orio aldetik Usurbilgo geltokira 7:34an eta 8:34an heltzen diren eta handik Donostia aldera doazen tren zerbitzuak eten egingo dira, ez dira eskainiko bihartik hasita, bost egunez.