2024ko udal aurrekontuen aurkezpenak Txokoalden eta Zubietan

Noaua Aldizkaria 2023ko aza. 20a, 07:05

Urte berrirako udal aurrekontuen proposamena aurkeztu eta ekarpenak biltzeko udal gobernu taldea egunotan egiten ari den bilera errondan hurrengo saioak astelehen honetarako deitu ditu Txokoalden eta Zubietan.

Urte berrira begira da jada Usurbilgo udal gobernu taldea. 2024ko udal aurrekontuen proposamena aurkezten ari da egunotan Usurbilgo auzo eta herrietan. Iragan astean, Santuenean eta Kalezarren saio bana egin ostean, astelehen honetan, Txokoalderen eta Zubietaren txanda izango da. Segidan duzue , udal gobernu taldeak iragarri dituen aurkezpen hitzorduen agenda osoa. Aurreko asteko bi ekitaldiekin batera, gaurtik hasita beste zazpi iragarri ditu hilaren 28ra bitarte.

Aipatu moduan, udal aurrekontu proposamena aurkeztuko dute, oraindik onartzeke baitituzte aurrekontuok. Urrats hau abenduaren 20ko ezohiko osoko bilkuran eman asmo dute. Une horretan, hasieraz onartu nahi dituzte 2024ko udal aurrekontuok.

Proposamen honi buruzko nondik norakoak aurkezteaz gain, bertaratzen diren herrikideen ekarpenak bildu asmo ditu udal gobernu taldeak, tokian tokiko beharren berri hitz egiteaz gain.



2024ko udal aurrekontuen aurkezpenak
Azaroak 20 astelehena
18:00
Txokoalden (Txokoargin) eta Zubietan (Kaxkapen).

Azaroak 21 asteartea
18:00 Etxealdian (Potxoenean).

Azaroak 23 osteguna
18:00 Atxegalden (Udarregiko jangelan)
18:30 Aginagan (Eliza Zaharrean).

Azaroak 28 asteartea
18:00 Kaxkoan (Potxoenean) eta Munalurran (Eguzkin).

Deitzailea: Usurbilgo udal gobernu taldea.