Antzerki topaketak egunotan, Gipuzkoako Jubilatu eta Pentsiodunen Elkartearen eskutik

Noaua Aldizkaria 2023ko aza. 21a, 08:46

Antzerki topaketak iragarri ditu Gipuzkoa mailako jubilatu eta pentsiodunen elkarteak astearte eta asteazken honetarako.

Bi antzerki topaketa egun antolatu ditu Gipuzkoako Jubilatu eta Pentsiodunen Elkarteak azaroaren 21 eta 22rako. Guztira lau antzezlan programatu ditu Sutegiko auditorioan. Hondarribiako, Eibarko, Zumarragako eta Donostiako taldeek eskainiko dituzte antzezlanok, datorren astearte eta asteazken arratsaldean. Emanaldi hauetarako guztietarako sarrera doakoa izango da.

Antzerki jardunaldiak Sutegiko auditorioan
Azaroak 21, asteartea
16:15 Hondarribi erretiratuen elkartearen "Monty Phyton-en esketxik onenak".
Iraupena: 30 minutu.
17:30 Eibar elkartearen "Irribarreak eta barreak".
Iraupena: 90 minutu.

Azaroak 22, asteazkena
17:00 Zumarragako erretiratuen elkartearen "Genuino sabor a campo" antzezlana.
Iraupena: 40 minutu.
19:00 Donostiako elkartekoen "Viva los novios".
Iraupena: 65 minutu.

Sarrera: doan.
Antolatzailea: Gipuzkoako Jubilatu eta Pentsiodunen Elkartea (AGIJUPENS).