"Monty Phyton-en esketxik onenak" antzeztu zituzten Hondarribiko jubilatu eta pentsiodunen elkartekoek. "Irribarreak eta barreak" izeneko emanaldia eskaini zuten Eibarkoek. Sutegiko auditorioa antzezle talde helduen topalekua izaten ari da egunotan. Antzerki jardunaldiak antolatu ditu Gipuzkoako Jubilatu eta Pentsiodunen Elkarteak. Astearte arratsalde euritsuan plazaratu zituzten lehen antzezlanak, asteazken honetan, Zumarragako eta Donostiako taldeen txanda izango da.
Antzerki jardunaldiak Sutegiko auditorioan
Azaroak 22, asteazkena
17:00 Zumarragako erretiratuen elkartearen "Genuino sabor a campo" antzezlana.
Iraupena: 40 minutu.
19:00 Donostiako elkartekoen "Viva los novios".
Iraupena: 65 minutu.
Sarrera: doan.
Antolatzailea: Gipuzkoako Jubilatu eta Pentsiodunen Elkartea (AGIJUPENS).