Udazkena Liburutegian

Ander Izagirreren saioaren ondotik, "80 amandre" helduen ipuin kontaketa saioa

Noaua Aldizkaria 2023ko aza. 22a, 09:12

Ander Izagirreren bisitaren ondotik, "80 amandre" saioa iragarri dute azaroaren 28rako.

“Vuelta al Pais de Elcano” liburua aurkezten izan zen Ander Izagirre astearte arratsalde euritsuan Sutegi udal liburutegian. Haren inguruko eta bere sorkuntza ibilbidea hizpide hartutako hitzaldi-solasaldia antolatu zuten liburutegikoek hain zuzen, urriaz geroztik abian duten "Udazkena Liburutegian" zikloaren baitan.

Atzokoa ez da ziklo horretako azken saioa izango. Adi datozen ekitaldi hauei:


"Udazkena Liburutegian"
Azaroak 28, asteartea
19:00 “80 amandre” helduentzako ipuin kontaketa saioa.
Sarrera: doan.
Iraupena: ordubete inguru.
Antolatzaileak: Sutegi udal liburutegia eta Udal Parekidetasun Saila.

Abenduak 13, asteazkena
19:00 Ana Merino herrikideak gidaturiko gaztelaniazko irakurketa solasaldia. Marina Travacioren "Quebrada" liburua aztertuko dute.

Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.