Urte berrirako diseinatu dituen udal aurrekontuen proposamena aurkezten ari da egunotan udal gobernu taldea Usurbilgo herri eta auzoetan. Dagoeneko Santuenean, Kalezarren, Txokoalden, Zubietan egin dituzte aurkezpen saioa. Asteartean Etxealdiko bizilagunekin bildu ziren Potxoenean. Ostegun honetan, Aginagan eta Atxegalden hitzordu bana deitu dute.
Aurkezpen saio soiletik haragokoak izango da ekitaldiaok, izan ere, auzune horretako bizilagunen ekarpenak bildu nahi dituzte. Horrekin batera, bertan dauden beharrak ere ahotan hartuko dituzte.
2024ko udal aurrekontuen aurkezpenak
Azaroak 23 osteguna
18:00 Atxegalden (Udarregiko jangelan)
18:30 Aginagan (Eliza Zaharrean).
Azaroak 28 asteartea
18:00 Kaxkoan (Potxoenean) eta Munalurran (Eguzkin).
Deitzailea: Usurbilgo udal gobernu taldea.