"Musikalean"

Julen Lejardi Araolazari eskaini dio Zumartek Sutegiko kontzertua

Noaua Aldizkaria 2023ko aza. 23a, 20:37

"Musikalean" ekimenaren baitan kontzertua eskaini dute Zumarteko ikasleek Sutegin. Emanaldia, urteetan bertako kide izan eta zendu berri den Julen Lejardi Araolazari eskaini nahi izan diote.

Herrian barrena egin duten kalejirarekin abiarazi dute ostegun iluntze honetan Zumartek antolatua zuen "Musikalean" ekimena Sutegin agurtu dute kontzertu eder batekin. Maila bikaina erakutsi dute beste behin, adin eta instrumentu ezberdinetan trebatzen ari diren ikasleek. 

Trikitixa eta pandero taldeak, biolinak, biolin eta flauta bikoteak, pianoko ikasleek eta kantuko ikasle batek parte hartu dute. Kontzertua, denetariko instrumentuak zituen hiru taldeek borobildu dute; Kakitzat, Ospa eta Zeatik ez? taldeek.

Emanaldia berezia izan da, omenaldian bilakatu nahi izan dute eta. Izan ere, musika eskolako arduradunek ekitaldi hasieran nabarmendu duten moduan, berriki zendu den Julen Lejardi Araolaza gazteari eskaini nahi izan diote kontzertu hau. "Ez genuke kontzertu hau hasi nahi, urteetan zehar Zumarteko kide izan den Julen Lejardi Araolaza aipatu gabe. Eskenatoki honen gainean askotan ikusi eta entzun izan dugu panderoa jotzen eta baita abesten ere. Berarekin partekatutako momentuak gogoratuz, gaurko kontzertu hau berari eskaini nahiko genioke".