Bueltan dator negu parteko euskarazko zine zikloa gaztetxoenentzat. Igande honetan, azaroaren 26an izango da. "Hopper, oilasko erbia" filma eskainiko dute Usurbilgo Udalak eta Ziortza gazte elkarteak, arratsaldeko 17:00etan hasita Sutegin. Sarrerak usurbilkultura.eus plataforman eskuratu ahalko dituzue 3 euroren truke.
Haurrentzako zinea: "Hopper, oilasko erbia"
Eguna: azaroak 26, igandea.
Ordua: 17:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Sinopsia: "Hopperren, Pedro erregearen seme adoptatuaren istorioa kontatzen du. Erdi oilasko eta erdi erbi jaio zen abenturazale ospetsua. Ezberdintasunak alde batera utzita onartua izateko irrikaz, Hopper abentura zirraragarri batean murgilduko da bere zerbitzari leial Abe dortoka sarkastikoarekin eta Meg borroka-arteetan aditua den mofeta ausartarekin batera, Iluntasunaren Hamsterra izenez ezagutzen den erlikia gutiziatuaren bila. Hirurek erronka handi bati egin behar diote aurre, Lapin baino lehenago iritsi behar dutelako, duela gutxi kartzelatik ihes egin duen bilau bat, erresumako bakea mehatxatzen duena".
Sarrera: 3 euro, aurrez usurbilkultura.eus plataforman.
Antolatzaileak: Ziortza Gazte Elkartea eta Usurbilgo Udala.