Aldaketa gehiago asteburutik aurrera tren geltokian

Noaua Aldizkaria 2023ko aza. 24a, 08:08

Tren geltoki berriko lanak tarteko, egunotan izaten ari diren aldaketek segida izango dute asteburutik aurrera.

Iragan asteburutik, hainbat aldaketa izan dira egunotan tren geltokian, berria eraikitzen ari dira eta. Batetik, Orio aldetik Usurbilgo geltokira 7:34an eta 8:34an heltzen diren eta handik Donostia aldera doazen tren zerbitzuak eten egin zituzten aste hasieran bost egunetarako, ostiral honetara arte, azaroaren 24ra arte.

Horrez gain, iragan larunbataz geroztik hilaren 25era arte, bihar arte alegia, "iparraldeko nasak soilik funtzionatuko du, hau da, egungo geltokiari itsatsita dagoen trenbideak. Trenbide hori erabiliko da Donostiara zein Oriora joateko".

Biharamunetik, azaroaren 26tik aurrera, bestalde, "hegoaldeko nasak soilik funtzionatuko du, “beste abisu bat eman arte”, eta, kasu horretan, bigarren eta hirugarren trenbideak erabiliko dituzte. Denbora tarte horretan, gainera, geltoki zaharrean erosi edo ezereztu beharko dira bidaia txartelak, eta hegoaldeko nasara iristeko behin-behineko sarbide berri bat egokituko dute Zumartegi industrialdetik: egungo sarbide guztiak itxita egongo dira".