Albiste honi atxikitako irudian dituzue Michelingo langileak. Pasa den udaberri amaieran, ekainean ateratako irudietako bat duzue. Bermedun hitzarmen duina izateko zenbait greba egun eta mobilizazio egin zituzten duela bost hilabete. Ekainan bertan adostu zuten, azkenean, lau urterako hitzarmena.
Ordutik bost hilabete igaro diren honetan, lanpostu kopurua murriztuko duela iragarri du enpresak berak. Gasteizen duen lantegian 150 lanpostu kendu nahi ditu, 26 Usurbilgoan. Hedabideen arabera, sindikatuek erretiro aurreratuak eta enpresa norbere borondatez utzi ahal izatea negoziatu ahal izatea espero dute. Enpresak dioenez 2024rako duen ekoizpen aurreikuspena azken hogei urteotako baxuena izan daiteke eta argudio hau baliatu dute guztira 176 lanpostu kentzeko.