Zuberoako ikastolek 50 urte

Astelehenera arte eskatu ahalko dira Zuberoako ikastolen aldeko otarrak

Noaua Aldizkaria 2023ko aza. 25a, 12:35

Larunbat honetan ospatzekoa den Zuberoako ikastolen 50. urtemuga festaren harira gogoan izan; ikastola hauek laguntzeko otarrak, astelehenera arte eskatu ahalko dituzue.

Zuberoako ikastolak laguntzeko eta hango ekoizpena ezagutarazi eta guztiontzako dastatzeko moduan jartzeko otarrak erosi ditzakezue. Ikaskoliren kanpainak honek (Nafartarrak taldearen bidez Usurbila ekarria) 20 urte bete ditu dagoeneko. "Ipar Euskal Herrian euskarak ez du babes ofizialik. Euskara hizkuntza guttiagotua da gure lurraldean. Euskararen etxeko transmisioa Zuberoan eteten ari den heinean, Ikastolek dute euskararen transmisioa bermatzen. Zuberoan Ikastolak garatzen eta indartzen jarraitzeko Euskal Herri osoko elkartasuna ezinbestekoa zaigu", ohartarazi dute kanpainaren sustatzaileek.

Iaz, 2.200 saski saldu zituzten. Aurtengo edizioa martxan izan dute asteotan. Eskaerak ikaskoli.eus webgunearen bidez egin ditzakezue edota baita NOAUA! Kultur Elkartera joanda edo hara deituta (943 360 321), azaroaren 27ra arte. 



Ikaskoli
3 otar aukeran
Pettara
Prezioa: 50 euro.
Produktuak: ahate gibel berrosatua, eztia, ardi gazta kiloa, bixkotx sukratuak eta pastak.

Arbaila
Prezia: 57 euro.
Produktuak: Eztia, bixkotx artisanalak, kilo erdiko bi ardi gazta, bixkotx gatzatuak, erreximenta, pastak eta tisana.

Basabürüa
Prezioa: 68 euro.
Produktuak: Xerri patea, bixkotx artisanalak, ardi gazta kiloa, xahalki axoa, lukainka idorra eta pastak.

Eskaerak: azaroaren 27ra arte, NOAUA! Kultur Elkartean edo ikaskoli.eus atarian.
Informazio gehiagorako: ikaskoli.eus