22. Erle Eguna

Saritu talde handia hitzordu gozoenaren itzuleran

Noaua Aldizkaria 2023ko aza. 26a, 15:24

22. Erle Eguneko saritu taldea duzue ondoko argazkian. Marrazki, nahiz gozogintza eta ezti txapelketetan saritu berri dituztenak, lau urteko etenaldiaren osteko ekimen gozoenaren itzulera honetan.

 

Ez zen talde txikia eta argazki horretan ez dira kabitu denak. Saritu mordoarekin agurtu dugu lau urteko etenaldiaren ostean, sasoiko itzuli den 22. Erle Eguna. Hain zuzen, Erle, eztia hizpide nagusi zuten marrazki txapelketa antolatua zuten gaztetxoentzat. Haien sortze lanak Sutegin izan dira goizean ikusgai. Eztia osagai zuten gozogintzako jakiak ere sukaldatzeko aukera eskainia zuten Erle Lagunak taldeko kideek. Eta noski, Euskal Herrian bakarra den eremu horretako ezti onenak ere lehiatu dira gaurkoan.

Esandakoa, hiru lehiaketei tartea egin die itzuli berria den 22. Erle Egunak. Amaitu, deialdiotara aurkeztu diren produktu eta sortze lan onenak hautatuta amaitu dute urteko hitzordu gozoena. Saritu zerrenda honekin:

22. Erle Eguna
Marrazki Lehiaketa

HH 2-3: Ur Salsamendi.
HH4: Paula Calvo Lasaosa.
HH5: Kattin Gartzia Goia
LH1: Mikel Garcia.
LH 2: Mara Astiazaran.
LH 3: Nora Izquierdo.
LH 4: Auritz.
LH 5: Ibai Murua.
LH 6: Martin Otaduy Sagarna.

Gozogintza lehiaketa
1-Udarregi ikastolako ikasleak.
2-Kandy Tolosa (Andoain).

Euskal Herriko Ezti Txapelketa
Mila lore
1- Iñaki Altzuri (Donostia)
2-Patxi Franco Caballeiro (Andoain)

Ezti argia
1-Aitor Barandiaran Arrieta (Andoain)
2-Juan Galdeano Izagirre (Hernani)

Ezti iluna
1-Felix Zabarte (Elorrio)
2-Beñat Elortza Zeberio (Zerain)