22. Erle Eguna

Ertz guztietatik gozotasuna zerion azokari

Noaua Aldizkaria 2023ko aza. 26a, 14:54

22. Erle Egunak azoka izan du osagai nagusietakoa. Gozotasuna arnastu zitekeen Dema plazako eta frontoiko postuen bueltan.

Aho bete gozo egiteko moduan izan dute itzuli berri den 22. Erle Egunera joandakoek. Plazara hurbildu besterik ez zegoen, eremu horri zer nolako gozotasuna zerion antzemateko. Dema plazan, gozogintzako hamaika postuetan barrena osteratxoa egin eta erosketak egiteko tartea hartu dute bisitariek. Aipatzekoa, haien artean, Udarregi ikastolako DBH4 . mailako ikasleek jarri duten postua. Artisau Azokan egin zuten moduan, ikasturte amaierako bidaiarako laguntza jasotzeko sukaldatu dituzten postre eder askoak salgai jarri dituzte. Baita irabazi ere; izan ere, gozogintzako txapelketan nagusitu dira ikastolakoak.

Frontoian, aldiz, txokolate gozo askoa dastatzeko aukera izan da norbere izena jarrita eta guzti Gorrotxategikoen eskutik. Gozotasuna zerion zalantza izpirik gabe ere, deliberazio lanean jardun duen epaimahaiaren guneari ere.