Ikastaro eta tailer gehiago ate joka

Noaua Aldizkaria 2023ko aza. 27a, 08:18

Adi, egunotarako tailer eta ikastaro gehiago iragarri dituzte Usurbilen.

Sendabelar ikastaroa Txokoalden
Txokoargi auzo elkarteak antolaturiko “Etxeko botikina prestatu” izeneko sendabelar ikastaroa abenduaren 1ean eta 15ean, 17:30-19:30 artean auzo elkarte horretako egoitzan. Leire Lazkanok bideratuko ditu saiook. Izen-ematea aurrez, 619 591 849 telefono zenbakian (16:00-18:00 artean). Asko jota 12 lagunentzako lekua egongo da. Prezioa, 20 euro.

Oinarrizko lehen sorospen ikastaroa
Oinarrizko lehen sorospen ikastarora animatzen denak oinarrizko ezagutza batzuk jasoko ditu, "egunerokoan topa ditzakeen arriskuei aurre egin ahal izateko baliogarri egingo zaizkionak: bihotz zein birika susperketa, zauriak, hausturak, erredurak…".

DYAk zabaldu duen oharraren arabera, ikastaroa euskaraz izango da eta bi egunez luzatuko da. Abenduaren 2an hasi eta abenduaren 3an amaituko da. Ordutegia hauxe izango da: 09:00etatik 14:00etara. Ikastaroa Usurbilen egingo da, Muna-Lurra, 26 kalean duen egoitzan. Matrikularen prezioa 60 eurokoa da eta kontuan izan plaza kopurua mugatua izango dela. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, deitu 943 46 46 22 telefono zenbakira edo sartu www.DYAgipuzkoa.com web orrian.

KzGunea
Azaroaren 30era arte 16:00-20:00 artean irekiko dute kzGunea. Abenduaren 1etik aurrera goizez, 9:00-13:00 artean. Honatx bertara datozen ikastaroen berri:
-Azaroak 29-30, 18:00-20:00 “X (Twitter) zure Smartphonean”.
-Abenduak 1, 09:00-11:00 “Google Calendar. Zure denboraren kudeaketa hobetu”.
-Abenduak 4-5, 09:00-11:00 “Argazkiei ukituak eman zure Smartphonearekin”.
Informazio gehiagorako: 943 023 684 / tutor.usurbil@kzgunea.net

Barreterapia tailerra Santuenean
Santueneako Kultur Elkarteak barreterapia tailerra antolatu du larunbaterako, azaroak 25,
10:30-12:30 artean, Santueneko Gure Txikiak ludotekan. Parte hartu nahi dutenek izena aurrez eman behar dute (prezioa: 6 euro) santueneaguretxikiak@gmail.com helbidean.