Udal aurrekontuen proposamena aurkezteko biraren amaiera gaur

Noaua Aldizkaria 2023ko aza. 28a, 09:29

2024ko udal aurrekontu proposamenari lotutako azkeneko bi aurkezpen saioak iragarri ditu udal gobernu taldeak astearte honetarako, azaroaren 28rako.

Urte berrirako diseinatu dituen udal aurrekontuen proposamena aurkezten ari da asteotan udal gobernu taldea Usurbilgo herri eta auzoetan. Dagoeneko Santuenean, Kalezarren, Txokoalden, Zubietan, Atxegalden eta Aginagan egin dituzte aurkezpen saioak. 

Bira helmugara heldu da; astearte honetarako, azaroaren 28rako deituak ditu azken saioak; Kaxkokoa Potxoenean eta Munalurrakoa Eguzki elkartean.

Aurkezpen saio soiletik haragokoak izango da ekitaldiok, izan ere, auzune horretako bizilagunen ekarpenak bildu nahi dituzte. Horrekin batera, bertan dauden beharrak ere ahotan hartuko dituzte.


2024ko udal aurrekontuen aurkezpenak
Azaroak 28 asteartea
18:00 Kaxkoan (Potxoenean) eta Munalurran (Eguzkin).

Deitzailea: Usurbilgo udal gobernu taldea.