Azaroaren 30ean deitutako greba orokor feminista dela eta, "udal-ekipamenduak itxita egongo dira ostegun honetan, langileen batzarrak zein udal-gobernuak grebarekin bat egitea erabaki ondoren". Beraz udaletxea, Sutegi, Potxoenea, Gizarte Zerbitzuak, Gaztelekua, Oiardo kiroldegia eta Harane itxita egongo dira ostegunean. Azaroko ohiko osoko bilkura egun bat lehenago egingo da, azaroaren 29an, arrazoi beragatik.
Garbitania ere, grebara
Garbitaniak ere grebarekin bat egin duenez, ez da hondakin bilketarik izango ostegunean. Dena den, larrialdi guneak irekita egongo dira, inork ezinbestean erabiltzeko beharra balu ere.
Eguneko Arreta ere, greban
Eguneko Arreta ez da martxan izango, eta erabiltzaileek baliatzen duten Bidez Bide garraio zerbitzua ere eten egingo da.