Urriko azken osoko ohiko bilkuran biharko deialdiarekin bat egitearekin batera, izatez hilaren 30ean, greba egunean egokituko zen datorren udalbatzarra egun bat aurreratzea proposatu zuen. Aho batez onartu zuen udalbatzak. Honenbestez, hilabete honi dagokion osoko bilkura asteazken honetan, azaroaren 29an egingo dute.
Eguneko gai-zerrendan, urteko azken osoko bilkura ere aurreratzea proposatuko du udal gobernu taldeak. Hilero azken ostegunetarako deitzen duten hitzordu hau abenduaren 28an egokituko da, baina hilaren 20ra aurreratzea bozkatuko dute udal ordezkariek.
Mozio eta adierazpenak
Horrez gain, beste hainbat kontu, tartean, asteotan izango ditugun nazioarteko egun ezagunei lotutako adierazpenak plazaratu eta bozkatuko dituzte; batetik, iragan azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeria Ezabatzeko Egunari lotutakoa bat, ate joka dugun abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunari buruzkoa bestea. Beste mozio bat ere aztergai izango dute udal taldeek; PSEk berriki iragarritakoa, "klima babeslekuen eta espazio publikoen birnaturalizazioa" galdegingo duena.
Bestelako kontuen artean, Txirikorda ahotan hartuko dute. Ugartondoko belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioaren "obraren likidazioa eta neurketa materiala".
Honatx Usurbilgo Udaletik asteazkeneko osoko bilkurara begira helarazi duten gai-zerrendaren berri:
Osoko bilkura
Eguna: azaroak 29, asteazkena.
Ordua: 18:00.
Tokia: Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoa.
Deitzailea: Usurbilgo Udala.
Gai-zerrenda:
1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena: 2O23l11l26ko bilkura.
2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea. 2023ko urriaren 23tik azaroaren 17ra (202311051-202311143).
3.- Txirikordako obraren likidazioa eta neurketa materiala.
4.- 2023ko bigarren soldata igoera (%0,5) onartzea.
5.- Mozioa: Klima babeslekuen eta espazio publikoen birnaturalizazioa.
6.- Adierazpena: Azaroak 25, Emakumeen Aurkako lndarkeria Ezabatzeko Eguna.
7.- Adierazpena: Euskararen Nazioarteko Eguna.
8.-Abenduaren 28ko ohiko bilkura abenduaren 20ra aurreratzea.
9.- Galderak eta eskaerak.