Abenduaren 17an ospatuko dugun San Tomas azokarako prestaketa lan betean da NOAUA! Kultur Elkartea. Egun horretan, besteak beste, sagardo eta babarrun txapelketak jokatuko dira.
Izan ere, dagoeneko NOAUA! K.E.-k udalerri honetan ekoitzitako jaki eta edariok bildu eta ekimen hauetan izen-emateko epea zabalik duzue. Denbora tarte hau bitan zatituko dugu aurten. Azaroa amaiera honetan hiru egun finkatu ditugu produktuok kultur elkartearen egoitzara ekartzeko; asteazken hau, azaroaren 29a duzue azken eguna hilabete honi dagokionean. Beste hiru egun izango dituzue abenduan; hilaren 11, 12a eta 13a.
Segidan duzue txapelketa hauetan parte hartzeko kontuan hartu beharreko xehetasunen berri:
SAN TOMAS AZOKAKO BABARRUN ETA SAGARDO TXAPELKETAK
Izen ematea
Azaroaren 27, 28 eta 29 eta abenduaren 11, 12 eta 13an NOAUA!ko egoitzan. Ordutegia: 8:00-13:00/16:30-18:30.
Sagardo lehiaketa
Sagardoa etxean egiten duten usurbildarrek parte hartu ahal izango dute. Sagardotegiek ezingo dute parte hartu.
Partaide bakoitzak 8 botila ekarri beharko ditu, eta botila bakoitzeko 1,5 euro ordainduko zaio.
Babarrun lehiaketa
Partaide bakoitzak kilo bat babarrun ekarri behar du eta 12 euro ordainduko zaio.
Ezaugarri hauek hartuko dira kontuan:
-Itxura: osorik edo hautsita dagoen, zimurrak...
-Kolorea: zenbat eta beltzagoa orduan eta hobeagoa.
-Berdintasuna: tamainaz, kolorez... elkarren berdinak izatea.
-Dizdira: berezko dizdira beste edozein produkturekin (olio, abrilantadore...) estali edo aldatua izaten bada lehiaketatik kanpo geratuko da.
-Garbitasuna: partikula arrotzik ez izatea.
Sagardo/babarrun txapelketen sariak
1. saria 150 euro eta txapela.
2. saria: 90 euro eta kopa.
3. saria: 50 euro.
Informazio gehiago:
943 360 321
NOAUA! K.E.-ren egoitza