Ekintzailetza Kooperatiboko Eskolaren edizio berria abenduaren 11n hasiko da

Noaua Aldizkaria 2023ko azaroaren 29a

KoopFabrikak antolatzen du Ekintzailetza Kooperatiboko Eskola eta aurten Donostiako Cristina Enea Fundazioan egingo da. Abenduaren 11n hasi eta otsailaren 7ra arte luzatuko da. Izen-ematea dagoeneko zabalik da. Ekimen honen bidez, "proiektu ekonomiko kooperatiboak eta komunitarioak sortzeko prozesuan laguntza ematen dugu".

KoopFabrikak aditzera eman duenez, "12 formazio-saiok eta bidelaguntza-aldiak osatzen dute ekintzailetza kooperatiboko eskola. Formazio-saioetan zuen proiektua garatzeko beharrezkoak diren ezagutzak jasoko dituzue. Hauei esker, zuen proiektuaren atal ezberdinak landu ahal izango dituzue eta Ekonomia Sozial Eraldatzailean kokatzeko aukera izango duzue".

 

Ekintzailetza Kooperatiboko Eskola