Denbora luzez landu eta adostu duten hirigintza hitzarmen baten berri eman du udal gobernu taldeak asteazken honetan egin duten osoko bilkuran; Usurbilgo Udalaren eta udalerri honetako lurretan kokatua dagoen Urbil merkatalgunearen artekoaz ari ziren hain zuzen.
Eremu horren bueltako mantentze eta zaintza lanen bueltakoa da hitzarmen hori. Urbilek 16.500 euroko ekarpena egingo dio Udalari. Ia 67.000 euroko konpromisoa hartua du bestalde, hurrengo urtebetean eremu horretako urbanizazioa hobetzeko: seinaleztapen berria, LED argiteria,... Horrez gain, 2029ko ekainaren 30era arte merkatalgune inguruko kale garbiketa bere gain hartuko du Urbilek. Zerrendatuak dituzte Urbilek egin beharreko lanak. Udalak sei urte barru, konpromiso guztiak betetzean "Urbil inguruko urbanizazioa jasoko luke" eta modu horretan, aspaldidanik urrats hori emateko epea zehaztu dute. Lankidetza honi 90. hamarkada amaieran eman zioten hasiera, Urbil eraikitzeko proposamena Usurbilgo Udalera heldu zen garaian hain zuzen.
Konpromiso hauek guztiak biltzen ditu aipatu moduan berriki Udalak eta Urbilek adosturiko hirigintza hitzarmenak.