Hurbilagoren Udazkeneko Azokak pizgarri ugari izan ditu

Noaua Aldizkaria 2023ko abe. 3a, 14:20

Frontoia salmenta postuekin bete da gaur goizean. Denetarik aurki zitekeen: liburuak eta diskoak, jantziak eta modako osagarriak, zeramika produktuak, Tolosaldeko eztia, gazta eta bestelako kutixiak. Pizgarri gehiago ere bazituen aurtengo azokak. Sagardo eta gaztain banaketa, ipuin kontaketa, eskulan tailerra... Bertaratu direnek goiz ederra pasatzeko aukera izan dute.