Miriam Arrillagak Master Laboral Kutxako finalaurrekoa jokatuko du

Noaua Aldizkaria 2023ko abe. 6a, 07:07

Miriam Arrillagak Nora Mendizabal azpiratu zuen Lau eta Erdiko Master Laboral Kutxako finalaurdeneko partidan. Garaipen horri esker, Usurbilgo pilotariak Amaia Aldairen aurkako finalaurrekoa jokatuko du gaur eguerdian Abadiñon. Partida hau ETB1n eskainiko dute zuzenean.

Miriam Arrillaga eta Goiuri Zabaleta izango dira Amaia Aldai eta Leire Garairen arerioak, Lau eta Erdiko Master Laboral Kutxako finalaurrekoetan. Partidak eguerdiko 12:00etatik aurrera jokatuko dira Abadiñon. Emakume Master Cupeko kudeatzaileen esanetan, "maila geroz eta hobearekin, garesti egon dira finalerdietako txartelak eta partida oso ikusgarriak espero dira finalerdietan, Durangoko final handiaren atarian".

Miriam Arrillagak Amaia Aldai pilotaria gainditu beharko du gaur, final handirako txartela eskuratu nahi badu. Finala ere, ETB1n eskainiko dute.

 

Lau eta erdiko Master Laboral Kutxa

Finalaurrekoak:

Abenduak 6 asteazkena. 12:00etan Abadiñoko frontoian:

• Garai-Zabaleta.

• Arrillaga-Aldai.

 

Finala:

Abenduak 17 igandea. 12:00etan Durango-Ezkurdiako frontoian.