Taldekide berri bila dabiltza dantza garaikideko taldean

Noaua Aldizkaria 2023ko abe. 5a, 07:10

Dantza garaikideko taldea asteazkenero biltzen da, 18:45-20:45 artean, Udarregi ikastolan. Eneko Gil dantzari profesionala da taldeko bideratzailea. “Taldea osateko beste hiruzpalau kide beharko genituzke”, azpimarratu dute taldetik.

 

Izena emateko, idatzi whatsapp mezua 657 73 95 23 telefono zenbakira (Marta) eguerdietan, 13:30-14:30 artean, astelehenetik ostiralera. Sorkuntza, hainbat pauta emanda inprobisazioa lantzen dute. Probatzeko deia egin dute, aurtengoan berriz ere osatu duten taldetik.