San Tomas azokarako deialdia babarrun eta sagardo ekoizleei

Noaua Aldizkaria 2023ko abe. 7a, 07:03

San Tomas azokaren baitan antolatzen diren babarrun zein sagardo lehiaketetan parte hartzeko asmoa dutenek, NOAUA!ko bulegora etorri beharko dute abenduaren 11n, 12an edota 13an.

Babarrunaren kasuan, parte hartzaile bakoitzak kg1 babarrun aurkeztu behar du eta trukean 12 euro jasoko ditu.

Sagardogileen kasuan, partaide bakoitzak 8 botila aurkeztu beharko ditu eta botila bakoitzeko 1,5 euro pagatuko zaio.

Babarruna zein sagardoa ekartzeko, egun eta ordu hauek ahalbidetu ditugu: Abenduak 11, 12, 13.

Ordutegia: Goizez, 8:00-13:00. Arratsaldez, 16:30-18:30.