ZINEMA EUSKARAZ

'Abentura erraldoia' filma eskainiko dute igande honetan Sutegin

Noaua Aldizkaria 2023ko abe. 7a, 07:19

Igande honetan, euskarazko film berri bat eskainiko dute Sutegin. Gazteei zuzenduriko proiekzioa arratsaldeko 17:00etan hasiko da. Sarrerak aldez aurretik eskura daitezke usurbilkultura.eus plataforman.

Abenduak 10, igandea, Usurbilgo Sutegin

17:00 Neguko euskarazko zine zikloa haurrentzat: 'Abentura erraldoia' filmaren proiekzioa Sutegiko auditorioan.

Sinopsia: “Sebastian, Sophia eta Wawa txikien istorioa kontatzen du 'Abentura erraldoia' filmak. Ustekabeko eta aparteko bidaiari ekingo diote, Nazca kulturan oinarritutako mundu ezezagunera eramango dituena”.

Sarrera: 3 eurotan eskuratu ahalko dira aurrez, usurbilkultura.eus plataforman.

Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza gazte elkartea.