Herritar orori irekia izango den otordurako izena abenduaren 12a baino lehen eman beharko da. Hitzordura kantu-liburuxka eramatea eskatu dute, ez duenari bertan emango zaio.
Afari osoan zehar, kantuan ariko direla iragarri dute. Horretarako, Asteazkenekoak kantu taldea izango dute bidelagun afaltiarrek, “luxuzko lagunak, giro beroa eta xarmanta bultzatuz”. Aipatu moduan, Asteazkenekoak taldekoak Patrienera gonbidatu dituzte, “Etxalarko, Bankako eta Hazparneko lagunekin batera. Musikariek, akordeoi eta arrabita jole bikainek, gure ekimena atseginagoa egiten lagunduko dute”, Kantu Taldetik iragarri dutenez.
Bertara joateko gonbita egin du Kantu Taldeak. “Kantuaz eta kontuaz gozatzeko aukera paregabea. Kantu zaharrak eta berriak abestuz Euskal Herriko historian barna murgilduko gara izan ditugun nahigabe, gertaera, maitasun, pozak eta beste hainbat pasarteren testigu ditugun abestiekin".
Abenduak 15, ostirala
• 20:30 Kantu-afaria Patrienean.
• Gonbidatuak: Asteazkenekoak kantu taldea, akordeoi eta arrabita joleekin.
• Izen-ematea: 688 690 361 (Iban), abenduaren 12ra arte.
• Menua (25 euro):
-Urdaiazpiko-kroketak.
-Entsalada, gazta urdina eta intxaurrekin.
-Etxean egindako porru eta ganben brick-a.
-Bakailakoa bere saltsan patatekin.
-Txekor sahieskia piper gorri eta patata frijituekin.
-Laranja budina txokolate bero eta izozkiarekin.
-Urteko ardoa, sagardoa, kafea, infusioa.
• Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.
• Laguntzaileak: Udala, NOAUA! K.E.