NOAUA! Kultur Elkarteak igande honetarako, abenduaren 17rako antolaturiko San Tomas azokaren baitan babarrun eta sagardo txapelketak izango ditugu. Herriko ekoizpena plazaratu, ikusgarri egin eta zereginotan lanean dihardutenen aitortza ekimenean bilakatu den hitzordu honi begirako izen-ematea zabalik dugu berriz. Gogoan izan, azaroaren 27tik 29ra izan zen apuntatzeko lehen epealdia. Bigarrena, gaurtik asteazkenera, abenduaren 11tik 13ra luzatuko da.
Tarte horretan, etzira arte, beraz, etxean sagardoa edota babarruna ekoizten duzuenok, jaki eta edariok NOAUA! Kultur Elkartearen egoitzara ekartzeko aukera izango duzue.
Segidan duzue txapelketa hauetan parte hartzeko kontuan hartu beharreko xehetasunen berri:
SAN TOMAS AZOKAKO BABARRUN ETA SAGARDO TXAPELKETAK
Izen ematea
Abenduaren 11, 12 eta 13an NOAUA!ko egoitzan. Ordutegia: 8:00-13:00/16:30-18:30.
Sagardo lehiaketa
Sagardoa etxean egiten duten usurbildarrek parte hartu ahal izango dute. Sagardotegiek ezingo dute parte hartu.
Partaide bakoitzak 8 botila ekarri beharko ditu, eta botila bakoitzeko 1,5 euro ordainduko zaio.
Babarrun lehiaketa
Partaide bakoitzak kilo bat babarrun ekarri behar du eta 12 euro ordainduko zaio.
Ezaugarri hauek hartuko dira kontuan:
-Itxura: osorik edo hautsita dagoen, zimurrak...
-Kolorea: zenbat eta beltzagoa orduan eta hobeagoa.
-Berdintasuna: tamainaz, kolorez... elkarren berdinak izatea.
-Dizdira: berezko dizdira beste edozein produkturekin (olio, abrilantadore...) estali edo aldatua izaten bada lehiaketatik kanpo geratuko da.
-Garbitasuna: partikula arrotzik ez izatea.
Sagardo/babarrun txapelketen sariak
1. saria 150 euro eta txapela.
2. saria: 90 euro eta kopa.
3. saria: 50 euro.
Informazio gehiago:
943 360 321
NOAUA! K.E.-ren egoitza