Iragan asteko etenaldiaren ostean, urteko azken argitalpenen atarian da NOAUA! Kultur Elkartea. Zehazkiago esanda, bi aldizkari baino ez zaizkigu falta argitaratzea 2023a agurtzeko. Lehenengoa, aste honetan plazaratuko dugu, 973. zenbakiduna hain zuzen. Azkena, abenduaren 22ko datari dagokiona, hurrengo astean. 974. zenbakidun astekari horretan, gainera, 2024ko egutegia eta gabonetako gehigarria eskuratuko dituzue.
Honenbestez, gaurkoa duzue aste honetako aldizkarirako oharrak helarazteko azken eguna. Abenduaren 22ko aldizkarirako, aldiz, hilaren 18a baino lehen bidali beharko dituzue, bideotatik: erredakzioa@noaua.eus helbidera idatzita, 943 360 321 telefono zenbakira deituta edo kultur elkartearen egoitzara etorrita (Bordaberri 3, behea).
Izan zaitez NOAUA!kide
NOAUA!kide ez zaretenoi animatu bazkide izatera! NOAUA! Kultur Elkarteko kide izanda, elkartearen erabakietan eskuhartzeko eskubidea izango duzue, beherapenak elkarte honek antolaturiko ekitaldietan, hobaria errenta aitorpenean, eta garrantzitsuena, egitasmo hau babestu eta bultzada emango diozue.
Bazkidetza kultur elkarteko egoitzan bideratu dezakezue, web orrialde honetan bertan, noaua.eus/bazkidetu/ atalean. Edota segidan datorren orrialdea datuekin osatuta.
Gogoan izan, NOAUA! Kultur Elkartearen hurrengo hitzordua, igande honetan bertan, abenduaren 17an finkatua dugu frontoian ospatuko den San Tomas azokaren bueltan.