"Bihotz dantza begietan" plazaratuko du Orbeldik urtea agurtzeko

Noaua Aldizkaria 2023ko abe. 12a, 11:04

"Bihotz dantza begietan" ikuskizun berria estreinatuta agurtuko du Orbeldi dantza taldeak amaitzear dugun 2023a. Larunbatean, abenduaren 16an, Sutegin.

Abenduaren 16an Orbeldi Dantza Taldekoak Sutegiko oholtza gainera igoko dira, azkenaldian landu duten ikuskizuna plazaratzera; “Bihotz dantza begietan”. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta emanaldirako sarrera doakoa izango da.

Halaxe iragarri dute hitzordua Orbelditik, sare sozialen bidez. "Larunbat honetan urte amaierako emanaldia eskainiko dugu 18:00tan Sutegin. Xabier Lizardiren poesia eta euskal dantza elkartuko dituen ikuskizun berezia izango da. Ez galdu!!".