2023/12/23 11:00-14:00

Azoka

Kontsumo ereduari buruzko gazte topaketak: AztarriTruk ekimena

Kontsumo ereduari buruzko gazte topaketak: AztarriTruk ekimena
Usurbilgo frontoia, Usurbil

Ordua: 11:00-14:00.
Tokia: Usurbilgo frontoia.
Zehaztasunak: kontsumo ereduari buruz antolatu dituzten topaketen baitan, abenduaren 23rako AztarriTruk bigarren eskuko ekimena iragarri du gazte mugimenduak, etxean ditugun hainbat objekturen trukea eta berrerabilera sustatzeko. Hitzordu horri begira, abenduaren 15ean, 17an eta 19an, material bilketa egingo da Sutegiko erakustaretoan. Material hau uzteko deia egin diete herritarrei: arropa, oinetakoak, diskak, liburuak, osagarriak utzi ahalko dira. Materiala aldez aurretik utzi edo ez, ekimen egunean eskuragarri egongo diren objektuen trukean parte hartu ahalko da.
Antolatzaileak: Aztarrika Usurbilgo Gazte Asanblada, Kafe Tertulia Usurbilgo Neska* Gazte Feministen Taldea, Usurbilgo Ernai.